2006-11-21

DINOSAUROAK IKASTOLAN

Hemen ikusten dituzuen neska-mutilak LH1 eta HH2koak dira eta duela bi aste izugarrizko maketa polita egin zuten. Maketan dinosauroak zeuden eta gertutik ikusita bene-benetazkoak ziruditen. Ikusi nahi? Ba argazkian klikatu!



2006-11-10

OINEZ 2007 VIANAN - ELKARRIZKETA PRESIDENTEARI

Turi, Erentzun Ikastolako presidenteari, elkarrizketatu zuten 5. eta 6. mailako ikasleek Nafarroako Oinez 2007aren inguruan. Hona hemen izandako elkarrizketa:


powered by ODEO

2006-11-09

5. eta 6. MAILAKO SORGINAK




In a dark dark night...


Urriaren 31ko gauean bisitaldi misteriotsu bat izan nuen etxean. Atea zabaldu eta sorgin eta drakulaz inguratuta aurkitu nintzen. Hau izua!

Azkenean Halloween ospatzen ari ziren nire ikasleak zirela konturatu nintzen. Abesti bat abestu eta "Trick or treat?" galdetu zidaten... nik, noski, treat erantzun nien, hots, tratua. Tratua aukeratzeak zera esan nahi zuen: gozoki, pastel eta pipak eman nizkiela derrigorrez. Azkenean poz-pozik bueltatu ziren etxera eta poltsa bete gozoki gainera!

Hau da abestu zuten abestixe... ezaguna egiten zait!