2007-03-26

ELURRA GURE IKASTOLAN



Elurra egin zuenean etxean geratu zinela? Hau pena. Ikusi bestela nolako giroa genuen egun horretan. Kontuz ibili, edo bola bat botako dizuete ikasle bihurri hauek!

DAMA TXAPELKETA


Duela aste pare bat Dama Txapelketa izan genuen ikastolako barneko patioan. Antolatzaileak 1. mailakoak ziren eta helburua jolas hau berreskuratzea zen, futbolean besterik ez dugulako pentsatzen.

Irabazleak 6. mailako Josu eta 1. mailako Idoia izan ziren. Zorionak!

Ahaztua nuen... argazkiak ditugu!!!!

ELURRA TEILATUUUUAN...

Elurra teilatuuuan, zakua lepoan dio abestiak. Guk "Elurra teilatuan zakua ipurdian esan beharko dugu" horrela ibili bait ginen elurra bisitatu gintuen egunean...ez duzula ezer ulertzen? Ba.. ikusi, ikusi hemen daukagun bideoa...



Gustatu bideoa?

2007-03-13

MAGIC SHOW

Mundiala, honelako izan zen aurreko ostiralean eman ziguten ikuskizuna. 3. eta 4. mailakoen show-a ingelesez egoteaz gain, ongi prestatuta, dibertigarria eta arrakastatsua izan zen. Showaren azken abestia jarri dizuegu emanaldia gogoratzeko:



Zer iruditu zitzaizuen?

2007-03-12

EUSKADI IRRATIKO FAKTORIA SAIOA VIANAN

Aurreko ostiralean, martxoak 10, Euskadi Irratiko Faktoria saioko lagunek bisita egin ziguten. Beraien asmoa Cesar Borgia eta Nafarroa Oinezaren inguruan hitz egitea zen eta guk ederki esan genien horren inguruan genekien guztia. Entzun nahi? Ba klikatu!

Pablo Edurneren galderak erantzuten.

2007-03-09

Bisitaldia Txina Handira

LH 3koek kriston antzerki polita eskaini ziguten aurreko astelehenean. Antzerkia galdu bazenuen edo berriro gogoratu nahi baduzue, hemen duzue hori egiteko aukera.