
Aste bukaera hontan Artisautza Azoka ospatuko da Vianan. Urtero erramu igandez ospatzen den azoka honek XXI. edizioa betetzen du aurten. Ikastolako guraso eta irakasleek antolatzen dute guztia eta lan askoren ondoren dena prest dago aste bukaera hontarako. Ea eguraldia lagun dugun!
Jarraian izango dugun egitaraua ikus dezakezue.
MARTXOAK 15, LARUNBATA:
Arratsaldeko 17tik 19tara, Foru Enparantzan
19:30 tan: Navarro Villoslada Kultur Aretoan
Goizeko 11 etan Foru Enparantzan
Goiz osoan zehar, Kultur Etxean, “Vianako txokoak” izeneko miniaturen erakusketa, Aurelio Gonzalez Pulgar-ren eskutik.
Ardo eta txistorra pintxoak Azokako txosnan (Coso Enparantza)
- 40 artisau baino gehiago, Viana, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Errioxa, Aragoi....
- Tradiziozko lanbideak: uhalgileak, beira, otarrak, larrua, egur tailua, egurrezko tornua...
Haurrentzako tailerrak:
- ESKUZ EGINDAKO ELIKADURA PRODUKTUAK:
Hainbat postu elikagai goxoekin: gazta, eztia, patea, hestebeteak, txokolatea, euskal pastela, marmelada, kontserbak...
- IX NEKAZAL MAKINERIA ERAKUSKETA:
Goiz osoan zehar Coso Enparantzan.
- MUSIKA ANIMAZIOA ETA EMANALDIAK:
Goiz osoan zehar giroa alaitzeko
- “Ultreya Berri” txaranga.
- “Xaiburu Trikitixa Eskola” trikitixa taldea.
- “Erentzun Ikastola” dantza taldea.

