2006-01-27

BA AL ZENEKIEN?


Munduko mapa arretaz begiratzen baduzue puzzle handi bat dirudi. Zergatik?
Ba al zenekien, orain dela 250 milioi urte guk ezagutzen ditugun kontinenteak: Afrika, Asia Europa, Ozeania, Antarktida eta Amerika bat zirela? Pangea izeneko superkontinente bat osatzen zuten.
Orain dela 135 Miloi urte bi kontinente hauek sakabanatu egin ziren: Amerika eta Europa. Gainera 120 Milioi urte inguru, Afrika Asiarantz higatzen hasi ziren ere. Gaur egun mugitzen jarraitzen dute oraindik eta, seguruen, 1.000 urte pasa ondoren gure munduko mapa asko aldatuko dela.
Bukatzeko, zenbat urte uste duzue Lurra dituela? Ba 4.600 milioi urte. Gu baino gehiago, ezta?

2006-01-26

ERREMONTATUTAKO PARTIDO IKUSGARRIA


Titin pelotaria, orain dela asko lesionatu zen belaunetik. Aurreko igandean 17:00 hasi zen partidua,Titin III.a- Paskualekin jolastu zuen, Olaizola I.a- Otzandorenaren kontra jolastu zuten. TitinIII.a eta Paskual hasi ziren irabazten 21-14. Geroxeago, OlaizolaI.a eta Otzandorena erremontatu zuten eta Titin eta Paskualek 22-21 galdu egin zuten.

POTTOKA ZALDI NIMIÑOAK

Aurreko asteartean, urtarrilak 24, Ezpeletan, Iparraldean (Lapurdin) dagoen herrian, feria bat egin zen. Feria hau egitea ohitura bat da, urtean behin egiten da. Egun hartan salgai zeuden Pottoka izeneko zaldiak, zaldi hauek desagertzeko zorian daude.

Pottoka, Euskal Pirinioetan bizi den zaldi-arraza da, garaiera txikia du eta gorpuzkera sendoa. Zaldi hauek salgai zeuden 120€ eta 135€ren artean.
Espero dugu zaldi-arraza hau mantentzea eta bizirik irautea, urrengo urtean animatu joaten!

ZIBERTEKA BIANAN


Abenduan, ziberteka bat ireki zen Bianan, Navarro Villoslada kultur guneko 2. solairuan, 7 ordenagailu daude.
2 webcam-ekin eta egunero irekita dago 17:30etatik 20:30etara. Bakarrik 30 min egon zaitezke baina ez bada inor joaten ordu bat egon ahal duzu ordenagiluaren aurrean. 12 urte baino gehiago badituzu sar zaitezke baina gutxiagobadituzu ez.
Monitore bat dago, Yolanda izenekoa 28 urte ditu. Han interneten sar dezakezu, lanak egin eta abar.
Hurbil zaitez eta ezagutu lekua!

NOR DA LAURA?


Elkarrizketa hau Laurari egingo diogu, idazkaritzan lan egiten duen neskari. Laura Iglesias Marañan, 27 urte ditu, Lantziegotarra da eta oso polita da.

- Ikastola onetan lan egitea gustatzen al zaizu? Bai, gustatzen zait, oso pozik nago nire lanarekin.

- Zer iruditzen zaizu zure lana? Gustatzen zait, horregatik hemen egiten dut lan, eta ikasi nuenez entrepresa eta administratzailea eta hau oso antzekoa denez, ba pozik nago.

-Zer egiten duzu zure lanean? Gauza asko, eskutitzak bidali, kontuak eraman, jantokiko janaria eskatu...

-Lan honetan lan egitea gustatzen al zaizu? Bai, gustatzen zait.

-Ze ordutik ze ordura lan egiten duzu? Goizeko zortzietatik, goizeko hamabiak arte, egoten naiz lanean.

ONDO PASATZEN DUZUE, EZTA?


2.mailakoek, Arturorekin daudenak, munduan eta ikastolan gertatzen diren gauza interesgarriak, internetik edo egunkarietatik informazioa hartzen dute, edota beraiek artikulua idazten dute. Gero bere kortxoan itsasten dute, munduan gertatzen diren albisteak eta gauza interesgarriak jakiteko.

Bestalde, urtarrilak 23, astelehena, gela honek, " tribial" batera ere jolastu zuten, Arturok ekarritakoa. Esan digutenez oso dibertigarria da, baina galdera zail asko jartzen dituzte.
Segi jolasten eta horrela asko ikasiko duzue, agian Carlos Soberaren programara gonbidatuko zaituzte.
Ahhh, ia ia ahazten dudala, ea egun batean guri uzten diguzuen jolasten.

Azkenik, hemen, jadanik dieta orekatuaren erakusketa ipini dute, bere gelaren ondoan. Dietaren erakusketa hau denetatik jateko esan digute dela, pertsona asko, bakarrik, haragia eta gozokiak jaten dituztelako. Hor bertan, beraiek egindako gauza asko gehiago daude, gu ikusteko.

Nola daude patioko kolunpioak? Zerbait aldatu egin behar da?

Nire iritzia da, oso ondo daudela orokorrean. Baina uztaiak (anilak) puskatzeko zorian daude eta norbait jolasten zintzilikatzen bada agian puskatuko dira.

Kolunpioak margotu egin behar dira, arkatza, marragailuak eta batzuetan harriekin idazten dutelako gainean. Mesedez ez idatzi kolumpioen gainean!!!!

Zuen iritzia jakin nai dugu, zartu iruzkinak sartzeko gunean (comments).

EZ GARA HAURRAK, MAKINAK BAIZIK !


5. eta 6. mailakoei, Fultxok astero-astero pentsatzeko problema bat edo geiago jartzen die. Baino beraiek ez dira errenditzen. Txapelketa bat egin dute Fultxoren kontra eta momentuz ikasleak irabazten ari dira 7-4 alegia. Hau da jarri zigun azkenaurreko galdera, nahi baduzue komentarioetan erantzuna eman eta noski komentarioa ere bai.

Zenbat minutu kostatzen zaio gure patioko iturriari 100 litroko igeritoki bat betetzea?

1.-25 minutu.

2.-30minutu.

3.-20minutu.

Asmatzen dutenen izenak urrengo aldizkari digiitalean jarriko ditugu, izen abizena esaten baldin badute noski.

INGELESA IKASI NAHI ZUEN BALEA

Bisitari bat Londresera ailegatu da, Thames (Tamesis) ibaiatik lagunak! Bale bati buruz hitzegiten hari gara. Ostiralaren 20an gertatu zen. Bale hori kalderon ezpezietakoa zen eta turista eta nabigatzaile guztiak harritu zituen. Ekipo batzuk laguntzen saiatu ziren, baina azkenean porrot egin zuten eta balea hil zen. Animalia hori 6 metroko luzeera zeukan eta 7t-ko pisua ere bai.
Pena ematen digu horrelako animalia bat hiltzea, desagertzeko zorian daudelako.

2006-01-19

Erentzun ikastolako eraikin berria


2007an Bianan izango da Nafarroa Oineza. Hemendik aterako dugun dirua ikastola handiagoa egiteko balioko du. Horretarako guraso askoren laguntza beharko dugu Nafarroa Oineza ongi ateratzeko. Diruarekin egin dezakeguna da: liburutegi handiago bat, jangela handiago bat, e.a., agian frontoi bat eraiki. Baina horretarako jende asko etorri behar da Bianako Nafarroa Oinezera. Espero dugu honela izatea.

KLEMENTEREN AZKENA


Igandean 15, Bartzelonan, Barsa vs Athletik jolastu zuten eta Etook txistua bota zion Unai expositori bere aurpegira. Momentuz ez diote isunik jarriko baino klementeri bai, esan zuelako tximuak txistuak botatzen zituztela ( Etori buruz) Esan dutenez diru asko ordainduko beharko du. Zer uste duzu? Zure iritzia idatzi!

NAFARROA OINEZ

Urtero bezala, Nafarroako jai garrantzitsu bat ospatzen da, Nafarroa Oinez hain zuzen ere.
Urte onetan Bera izeneko herri batean ospatuko da, urriaren 15ean, Labiaga ikastolan.
Erentzun Ikastolan Nafarroa Oinezeko arropak, jadanik salgai daude. Eguerditan eta arratsaldeko 16:30etan salgai egongo dira eta Maite Otero izango da horren arduraduna.
Uste dugunez beste ikastola batzutan ere salgai egongo direla. Oso politak dira, kolore askotako txaketak daude: gorriak, berdeak laranjak... beno kolore guztikoa daude, a eta gure irakasleari gorria gustatzen zaio!

Animatu joaten MUNDIALA izango da eta!!!!

GELAZ GELA



Arturoren gelan, dieta orekatua osatzen ari dira, gorputza osasuntzua mantentzeko. Esan digutenez, pasiloan zerbait jarriko dute gorputza eta ongi egoteko iritziak, jende guztia ikusteko eta denok disfrutatzeko eta denetik jateko.

Beste berri bat, Pablo Rubio 3. mailako ikaslea, bere urtebetzean, urtarrilak 22an elurretara joango da, bere gurasoekin snowboard ikastera. Espero dugu ongi pasatzea eta gehiegi ez erortzea eta ikastolara ongi iristea. Zorionak aldez aurretik.

Iruneren gelan antzerki bat egin zuten 2. mailakoei. Izenburua Lehengo Gizakiak izan zen. Urtarrilaen 19an bi dantza polit egin zuten.

IRANTZU BERNETZEAREN URTEBETETZEA


Irantzu Bernetxea urte bat gehiago du . Pasaden egunean (ostegunak 20) urteak bete zituen jadanik 10 urte ditu .
Botak batzuk oparitu diote eta trikitiza betza eta goorria kolorezkoa da. Bera oso posik dago, klaseak ez dio ezer oparitu eta bera ere ez ditu golosinak erkarri, bano ori ez du inporta bere urtebetetzeko eguna da eta ondo pasatzeko eguna da.

¡¡¡ZORIONAK IRANTZU!!! ¡¡¡AZKOZ GEIAGO BETETZEA!!!

DAKAR LASTERKETA


Dakar izena duen ralia munduko gogorrenetakoena da. Hau Afrikan egiten da eta hamabost egun irauten du. Dakar txapelketa honetan lau garraiobide daude, motorrak, quad-ak kotxeak eta kamioiak. Aurten zoritxarez motorista Brasildar bat il egin da eta horregatik motoristek etapa bat gutxiago egin dute. Aurten motorretan Mar Coma izan da irabazlea.

KOMUNAK GARBIAK ALA ZIKINAK

Hau da Erentzun ikastolako ikasleek erantzun behar diguten galdera: Zer iruditzen zaizkizu ikastolako komunak?

Nire ustez komunak ez daude ondo zainduta, garbitzaileak ondo garbitzen dituzte baina gero ikasleek dena zikintzen dute.

Jende gehienak ezan digunez komunak gaizki daude, beste batzuk ondo, oso gutxi izan dira azken hauek zoritxarrez.
Gaizki daudela ezan digutenak, papera botata dagoelako, paperik ez dagoelako, lurra zikin-zikin dagoelako dela. Hori gertatzen da papera lurrean dagoelako eta ura ere bai, grifoa puskatuta dagoenez eta komunera goazenean ez diogunez bonbari ematen orduan horren ondorioz, komuna bat ataskatuta dabil. Baina denok esan duten bezala guk ikasleak gara zikintzen dugunak.

Ondo zaindu itzazue komunak, bestela ikusi zer gertatzen den. Eta hau ikasle guztientzat zen, baino hemengo hau garbitzaileentzat doa: Komunak garbitu ondoren xaboia jarri, ez dugu eta!

BIANAKO ETXE BIZITZA BERRIAK.


Bianan, kiroldegi eta eskolen ondoan, etxe bizitzak egingo dituzte. Esan digutenez, eraikin asko egingo dituzte. Batzuk eskoletara begira, beste batzuk kiroldegira eta besteak, Araseko karretera ikusiko dute. Baina batzuk ikusiko dituzte agian, paisaia eta bestelakoak.
Planoetan ikusi dugunez 3 eraikin edo gehiago egingo dituzte eta 3 pisukoak izango dira.
Marroi itxura edukiko dute eta eraikinak karratu antzera izango dute.
Eraikin hauek 2007 an hasiko dira egiten, Santander Central Hispano empresa egingo ditu. Esan digute 28 eta 30 miloi pts. Balioko dutela gutxi gora behera.
Onena, barruan, plaza txiki bat egingo dutela, hor dauden familientzat eta balkoietan, jendea ondo pasatzen egongo da.

L.H.4 OPARIZ BETEA


L.H.4ko ikasleek lagun ezkutua egin zuten. Pasa den astean oso pozik jarri ziren, emen ere opariak eduki zituztelako. Denetik egon zen: eskularruak, kotxeak,pilotak etb... Espero dut oso ondo pasatzea opari hoiekin. baina badakite zein da bere lagun ezkutua? BAI ALA EZ. Je,Je

2006-01-18

ALIZIAREN GELAKO ANTZERKIA


Aliziaren gela antzerki bat presatzen ari dira. Makilakixki izenburua izango du eta dirudienez oraindik ez dakite zein datetan aurkeztuko diguten.
Denok zai gaude antzerki zoragarri hori ikusteko eta horren inguruko iritzia Erentzuneten jasoko duzue! Positiboa noski!