
Aurreko asteartean, urtarrilak 24, Ezpeletan, Iparraldean (Lapurdin) dagoen herrian, feria bat egin zen. Feria hau egitea ohitura bat da, urtean behin egiten da. Egun hartan salgai zeuden Pottoka izeneko zaldiak, zaldi hauek desagertzeko zorian daude.
Pottoka, Euskal Pirinioetan bizi den zaldi-arraza da, garaiera txikia du eta gorpuzkera sendoa. Zaldi hauek salgai zeuden 120€ eta 135€ren artean.
Espero dugu zaldi-arraza hau mantentzea eta bizirik irautea, urrengo urtean animatu joaten!