2006-02-23

ZELAKO PARTIDUA


Igandean, Tau Baskonia Erregearen Kopa irabazi zuen.

Pamesaren kontra irabazi zuen, 80-85 hain zuzen ere.
Madrilen jolasten zuten, 2. zatian Tauk hogeita hamaika eta zortzi ari zen irabazten.
Azkenean 5 gatik irabazi zuenTau Baskoniak.

Laugarren zatia oso zirraragarria izan zen, Pamesak, falta asko egin zituen partiduan zehar.

Gauean iritsi ziren Gasteizera, jende pila zegoen, hauek hunkituta zeuden, hor zeuden zaleak Tau Baskoniakoei zorontzen ari ziren eta jokalariak oso pozik zeuden.

IRAKURTZEN HASI ZARA?


Urtero bezala, JUUL kanpaina hasi egingo da, eta liburuak irakurtzen hasi behar garela gogoratu nahi dizuet. JUUL apirilaren 28an izango da, eta Euskal Herri guztiak emango du botoa.
Hemen, ikastolan, 3.mailatik aurrera botoa ordenagailuz emango da, eta besteak paperetan.
Horregatik ikastolan egun hauetan euskarazko liburuak irakurri behar ditugu, ez gaztelaniaz ezta beste hizkuntza batean. Bestela gure maskota etorriko da, JUUL izenekoa. Etxean nahi duguna egingo dugu, noski.

Ze liburu izango da irabazlea? Eta egilea?

IRTEERA LAS KAÑAS ANTZIRARA



Aurreko, otsailaren 21an, L.H.5 eta L.H.6. mailakoek Las Cañas antzira bisitatu zuten. Erentzun ikastolako ikasle hauek kotxez joan ziren gurasoekin. Hor animaliak ikusi genituen: ahateak, zikoinak, zapelatzak, arrano bat, lertxunak...


Han etxe bat (behatokia) zegoen eta barruan teleskopioak zeuden, animalien buruak eta kuadro batzuk informazioarekin. Buelta bat eman genuen antziratik teleskopio batzuekin eta monitore batekin Lorea izenekoa. Bueltan ikastolatik pasa ginen.



JOAN ZAITEZTE LEKU POLITA DA ETA!!!

2006-02-15

A ze parea

Astelehenean, bostak eta erditan, mutil bat, bi neskei jo zien eta neskak negarrez utzi zituen. Beste neskak esan digutenez gero beraiei mehatxatu zien pertsona berak eta neska hoietako baten lehengusina, beraiei defenditu nahian borroka bat sortu zen, hor zegoen jendea banatu nahi zituzten baina ezin zuten, orduan ama bat banatu egin behar izan zituen ez zirelako gelditzen.
Onen ondorioz espero dugu gure onerako orrelako ezer gehiago ez gertatzea.

GURE IRAKASLE DESPISTATUA


Astertean, otsailak 14, Balentin deunaren eguna (Maiteminduen eguna)ospatu egin zen. LH6 eta LH5. mailakoek arbelan zoriontzeko irudi bat jarri zioten Fultxori, baina berak ez zen konturatu eta betiko klasearekin jarraitu zuen. Azkenean, guk esan behar genion despistatu honi irudi bat jarri geniola arbelean. Horrek kriston ilusioa egin zion Futxori eta oso pozik jarri egin zen gure opariarekin. Gero ezabatu zuen, baina pena handia egin zion. Geroago berriro egitea eskatu zigun argazki bat ateratzeko, eta hori hemen ondoan dagoena da.

2006-02-09

KLEOPATRA MARTIZTARRA

Aurreko otsailak 3 ostirala, 5. eta 6.mailakoek, kontzertu bat egin zuten psikomotrizitate gelan.
12:30 an izan zen, 2 abesti txirulaz jo zuten: X abestia eta V abestia. Esan digutenez oso ongi egin zuten, eta koreografia oso ongi atera zen.
Txirula: David, Edorta, Javier, Pablo, Julen, Andoni eta Sandra.
Koreografia: Nerea eta Josu.

Hemen dituzu ekitaldiaren bi momentu!



Aste honetan haur guztiak dietan

Aste hau oso berezia izan da.
Otsailaren 6tik, astelehena, otsailaren 10rera, ostirala, patio ordu bakoitzean herri kirol bat egiten zen.
Ideia hau Maite Oteroren gelakoei bururatu zitzaien, L.H.4ko gelakoei. Hauek izan ziren egin ziren herri kirolak: Astelehenean korrika egin zen, asteartean sokatira, asteazkenean luzeera saltoa, ostegunean lokotxak eta azkenik, ostiralean, zaku lasterketa.

Hemen dauzkazue kirol asteko postu guztiak:

1. postuan, berdeak, 22 punturekin.

2. postuan, horiak eta laranjak empatatuak gelditu ziren 20 punturekin.

3. postuan, urdinak, 18 punturekin.

4. postuan, moreak, 17 punturekin.

Azkenik, 5. postuan, gorriak 15 punturekin.

CRIS IZUGARRI POZIK IKASTOLAREKIN

- Aste onetan Krisi egin diogu elkarrizketa, bera esan digunez oso posik dago Ikastola honekin, haurrak oso jatorrak dira eta irakasleak ere. Jakin nahi baduzu zein klase du gustukoena? IRAKURRI


- Zein gela duzu gustukoena?

Fultxoren klasea dut gustukoena oso atseginak dira direlako. Ja, ja, ja!


-Pozik ahal zaude zure lana rekin?

Bai noski oso pozik nago nire lanarekin. Benetan? Baietz.


- Ze egunean jaio zinen? Non?


Apirilak 5 Mantxesterren, ea animatzen garen zerbait oparitzen.

-Zer iruditzen zaizu orokorrean ikastola?

-Haurrak oso langileak dira, eta oso bihurriak dira. Baina asko gustatzen zait orokorrean

2006-02-02

GURE EKIPO BEREZIA

Berri hau, Vianesako forofoak direnentzat da. Aurreko astean partidua ikusi ez bazuten ea, irabazi, galdu ala berdindu zuten jakiteko.

Benjamin 96, 2-8 galdu zuen Calasancio Ruenoren kontra. Hauek, ia ia azkenak doaz.
Alevinak 95, 15-3 irabazi zuten, Berceoren kontra. Horrela bai irabazi al da! 3 garrenak zoazte eta!
Infantilak 9, 13-0 irabazi zuten, Balsamaisoren kontra, azkenekoa doala, eta 0 punturekin. Gainera hauek 5 garrenak doazte, baina 6 lehenengoak, tituluarengatik jolasten dute.
Infantilek, aurreko astean deskantsatu zuten.

Espero dugu, gure ekipoa partidu gehiago irabaztea eta ongi pasatzea.

BITXIKERI BEROAK

Ba ahal zenekiten sumendiak mendi arrunt batzuk direla baina zulo batekin goian, krater izenekoa? Ba bai, kraterra tximinia izeneko hodi batekin lotuta dago, hodi hau magma izeneko likido baten gainean dago. Magma, arroka urtua da eta oso bero dago, mila graduko beroa izan dezake eta hau tximiniaz baliatzen da gora joateko ziztu bizian, kraterrera iristerakoan, hor dauden arroka guztiak airera bidaltzen ditu eta gero magma ateratzen da. Ikusten duzuenez sumendiek ez dute magma (laba) bakarrik botatzen, honetaz gain honako material hauek ere kanporatzen ditu: Arrokak (lehen esan bezala), lapilli, errautsa eta baita gas asko ere.

ANTXERKI POLITA



Ostiralean ikastolan, Aliciaren gelakoak Makilakixki antzerkia egin zuten, psikomotrizitate gelan. 10:00etan hasi ziren antzerkia. Ikusi dugunez jendeari asko gustatu zitzaion eta parrezka hasi ziren. Antzekia bikain atera zen. Batzuk tuntunarena ari ziren egiten baina normala da txikiak direlako.

Ni uste dudanez, esfortzua egin zuten antzerkia ongi ateratzeko. Ezta?

Jendea ere ongi portatu ziren eta isiltasun handia egon zen.

KAMARA BERRIA


Badakizue ikastolak kamara berria erosi duela, Sony markakoa da, oso ona.
Bere ezaugarriak hauek dira:

- 5 Megapixel ditu, honela kalitatezko argazkiak aterako ditugu.
- Beltz kolorekoa da, oso modan dago beltz kolorea .
- Pantalla handia du, honela errazago da argazkiak ateratzea.
- Zoom potentea du, horrela hurritiko gauzak hobeto ikusten ditugu.
- 500 Mb memoria du, han gauza asko sar ditzakezu argazkiak, bideoak...

Ikastola guztiarena da eta hartu nahi baduzue, Fultxori edota beste edozein irakasleri eskatu besterik ez duzue egin behar.

KONTUZ !! pantaila oso sentikor da. Eukitzen baduzu marka geratuko da eta oso zaila da kentzea.

SARI PILA


San Felices egunean ipuin lehiaketaren sariak banatu ziren. Irabazle asko egon ziren, 30 hain zuzen ere. Hauetatik lau ikastolakoak izan ziren. Beraien izenak: Leire Etzeberria, 9 urte eta sari berezia izan zen URKO ESNATU. Javier Matute 11 urte sari berezia ROKI IRRATIAREKIN. Edorta Gonzalez, 11 urte hirugarren sarria, SAREAN BIDAIATZEN. David Fernandez de Barrena, 11 urte, bigarren saria, ARKATZ ERRADIAKTIBOA. Eta gure irabazlea Sandra Pires Ruiz izan da 11 urte HARRIZKO USOAREKIN.
ZORIONAK GUZTIOI!

IA IA BENETAZKO SUMENDIAK

6. eta 5.mailek sumendi batzuk egin dituzte. Oso politak dira, eta oso ongi eginak daude. Sumendiak egiten astelehenean hasi ziren, asteazkenean bukatu eta froga batzuk egin zituzten.

Oso ongi egon zen, burbuilak ateratzen ikustea gozada bat izan zen. Nahi baduzue zuek ere, etxean, proiektu hau egin dezakezue, ez da oso zaila, baina sumendiak estanda egitea nahi baduzu, guraso bat alboan egon dadila gomendatzen da.

Sumendiak ikusi nahi? Hemen bildu ditugu zuk ikusteko.

Lehengo taldearen sumendia:

Bigarren taldearen sumendia:

Hirugarren taldearen sumendia:




Zer iruditu zaizkizue??

SAN FELIZES EGUNA

Otsailak 1, asteazkena, San Felizes eguna izan zen. Lehen hezkuntzako haurrak beti bezala 8:50-etan klasera etorri ziren eta gero 10:30-etan mezara abiatu ziren. Haurtzaindegian normal funtzionatu zuten eta haur hezkuntzan, beti bezala klasera joan ziren baina gero, bere gurasoek 10:30-tan beraien bila etorri behar izan zuten.

San Felizesen bezperan, arratsaldeko 20:00-etan olibak eman zituzten San Felizes arkuan. Gero 21:00-etan traka bat egon zen, eta 21:15-etan zezen suzkoa egon zen.

San Felizesen egun berean, meza egon zen eta jendea atera zenean, denok bultzaka hasi ziren euro gehiago nahi zutelako, beraien partetik oso gaizki egon zen. Arratsaldean haurrentzako puzgarriak egon ziren, 16:00-etatik, 20:00-arte, bitartean jubilatuetan dantzak zeuden eta gauean. kontzertu bat egon zen.

GURE ZELAIAK EZ DIRA ZELAIAK

Ikastolako be beheko zelaia ongi dago?

Nire ustez zelai ori ondo dago. Baina aldapa ondoan dauden matak kendu beharko ziren. Hor, baloi asko sartzen direlako.
Orain dela aste bat gutxi gora behera Borja Ortigosari baloi berri bat sasietan sartu zitzaion, zorionez berriro eskuratu du. Bestalde, beheko zatia lokatzez beteta dago, ori kentzeko zuhaitz geiago jarri beharko dira. badakit horretarako zuhaitz eguna dagoela, baina hori ez du dena konpontzen. esan dudana egina. Ondo egongo dula uste dut.