2006-02-02

SAN FELIZES EGUNA

Otsailak 1, asteazkena, San Felizes eguna izan zen. Lehen hezkuntzako haurrak beti bezala 8:50-etan klasera etorri ziren eta gero 10:30-etan mezara abiatu ziren. Haurtzaindegian normal funtzionatu zuten eta haur hezkuntzan, beti bezala klasera joan ziren baina gero, bere gurasoek 10:30-tan beraien bila etorri behar izan zuten.

San Felizesen bezperan, arratsaldeko 20:00-etan olibak eman zituzten San Felizes arkuan. Gero 21:00-etan traka bat egon zen, eta 21:15-etan zezen suzkoa egon zen.

San Felizesen egun berean, meza egon zen eta jendea atera zenean, denok bultzaka hasi ziren euro gehiago nahi zutelako, beraien partetik oso gaizki egon zen. Arratsaldean haurrentzako puzgarriak egon ziren, 16:00-etatik, 20:00-arte, bitartean jubilatuetan dantzak zeuden eta gauean. kontzertu bat egon zen.