2007-02-11

GILTZIRI ELKARRIZKETA

Nola duzu izena eta nor zara?

Giltzi dut izena, eta 2007.urteko Nafarroa Oinezaren maskota naiz. Lehiaketa batean sortu ninduten. Bazeuden beste logotipo asko maskota izateko gogoekin, nire ustez politena sarraila zen, eta gainera ezkongaiak ginen, baina zakarrontzira bota zuten. Hau pena!

Zergatik aukeratu zaituzte zu aurtengo maskota bezala?

Giltza bat naizelako eta, beraz, euskararen ateak irekitzen ditudalako, Vianan eta inguruetan. Esate baterako, Vianako aurreko Oinezari esker, ikastola handi bat eraiki zuten.

Ezagutzen al duzu Vianako aurreko Oinezaren maskota (1992koa)?

Bai, lagunak gara eta festa asko egiten ditugu Oinezaren aurreko urteko aurreko maskota guztiekin: Arangoitiko saia, Altsasuko txoritxo eta basurdea, Berako amuarraina, Lodosako piper eta melokotoia...

Haurrak gustuko al dituzu?

Bai, oso alaiak dira eta nire marrazkiak margotzea gustoko dute. Egun batean, nire marrazki bat ispilu bat zela uste nuen. Haurrak kaletik ezagutzea eta beraien kamisetetan nire irudia eramaten dutela ikustea da gehien gustatzen zaidana.

Gehien gustatu zaizkizun gauzak esan dituzu, zeintzuk dira gutxien gustatzen zaizkizunak?

Sarrailan sartzea, mina egiten duelako eta oso hotza dagoelako. Bestalde, ez zait asko gustatzen umeek euskaraz ez egitea, batez ere ikastolan ikasten ari badira.

Zein irudi gustatzen zaizkizu gehien zure web orrialdetik?

Oinezaren webgunean nire marrazki asko ipini dituzte haurrek margotu ditzaten. Guztien artean hauek aukeratuko nituzke: txirrindulan, panpina batekin eta normal nagoeneneko marrazkiak.

J. Ballesteros, Celia Fañanas Lopez, G. Gonzalez, L. Fernandez