2007-04-19

JUUL KANPAINAKO BOZKETA



Apirilaren 19an, osteguna, Juul kanpainaren bozketa egin genuen ikastolan. Normaltasun osoz joan zen dena. Informazio gehiago dugunean irabazleak zeintzuk diren iragarriko dugu.

Argazki gehiago...

2007-04-04

MAITE ETA MAITEREN BISITALDIA


Maite Santridrian eta Maite Otero bisita egin ziguten aurrekoan. Ez ziren bakarrik etorri Andoni eta Uxue ekarri zituzten irakasleak ezagu zitzaten. Ume ederrak dira biak eta horregatik Aritz eta Arturori horrelako bat izateko gogoa sartu zitzaien. Jakingo al dute bi hauek haur txikiak non enkargatzen diren? Argazki gehiago: http://www.erentzun.net/argazkiak

NAFARROAKO IKASTOLEN ARTEKO KROSSA

Hotza egin zuen Irunberrin baina gure ikasleak bero-bero zeuden. Denek bukatu zuten froga eta gainera LH4. mailako Vanessak lasterketa bat irabazi zuen LEHENENGOA GERATUZ!

Ez duzue sinisten? Bideoa ikus ezazue ba:



Argazkiak ere baditugu: