Orain gutxi, Ikastolako gurasoen artean, inkesta txiki bat pasa dugu. Gaia: Olentzero Eguna noiz eta nola ospatu. Azken urteotan sortu den eztabaida gaia izan da eta datozen urteei begira zer egin erabakitzeko, jendeak zer zioen jakin nahi izan dugu. Badakigu Olentzerok agenda oso estua izaten duela data hauetan eta batetik eguna noiz ospatu erabaki behar dugu, bi aukera:A) 1. hiruhilekoaren azken eguna, hau da, Gabonetako oporrak hartzen ditugun eguna.
B) Abenduak 24, gauez Olentzero gure etxeetara etortzen den eguna.
Bestetik, opariena ere erabakitzeke dago, normalean Kultur Etxean egiten dugu oparien banatzea eta Olentzerok, haurren gutunei erantzunez, opariak ekartzen dizkie hala eskatu dutenei. Gai honen inguruan ere bi aukera:
A) Opariak bai, bakoitzak bere oparia orain arte bezela.
B) Opariak ez , detailetxoren egon daiteke, guztientzat berdina.
Beno ba, erantzun guztiak jaso ditugu, 52 familien erantzunak, eta zein izan da gehien bozkatutako aukera? Hona hemen erantzunak:
1. gaia :
A) 1. hiruhilekoaren azken eguna: 25 boto
B) Abenduak 24: 27 boto
2. gaia:
Opariak bai: 30 boto
Opariak ez: 22 boto
Ikusten duzuenez berdintasun handia egon da. Orain gaiaz Olentzero berarekin hitz egin beharko dugu eta adostasun batetara iritsi.
Izango duzue hartutako erabakiaren berri!
Hace unas pocas semanas, pasamos una pequeña encuesta en la Ikastola sobre cómo y cuándo celebrar el Día de Olentzero. La participación ha sido bastante buena, 52 familias han respondido a nuestras preguntas.
Sabemos que Olentzero suele tener una agenda muy apretada durante esas fechas y por ello lo primero era decidir cuando queremos celebrar el día, dos opciones:
A) Último día de clase, antes de las vacaciones de Navidad (25 votos)
B) 24 de diciembre (27 votos)
La siguiente pregunta era sobre los regalos:
A) Regalos SÍ, cada uno su regalo como hasta ahora. ( 30 votos)
B) Regalos NO, puede haber algún detalle, el mismo para todos... (22 votos)
Como podéis ver mucha igualdad en el número de respuestas. Ahora tendremos que hablar con Olentzero y llegar a un acuerdo para decidir que hacer de aquí en adelante.
¡Tendréis nuevas noticias sobre la decisión que se tome!