Vianako Erentzun Ikastolak, Oiongo San Bizente Ikastolak eta Lapueblako Assa Ikastolak, proiektu amankomun bat osatzen dute eta hiru ikastolen artean, gure zonaldean bakarra den eskaintza egiten diete gure gurasoei: 0-18 urte bitarteko kalitatezko hezkuntza euskaraz.
Guk proposaturiko bide "naturala", Vianan hasi eta ondoren Bigarren Hezkuntza Oionen egin ondoren, azkenik Batxillergoko ikasketak Lapueblan bukatzea da. Bizi garen zonalde hontan "luxuzko" aukera da hori eta hiru ikastolok bata bestearen behar handia daukagu bizi iraun nahi badugu.
Helburu horrexekin burutu zen atzoko aurkezpena, gure gurasoek bai Oion eta bai Lapueblako ikastolak ezagutu eta proiektu amankomuna osatzen dugula ezagutarazi, gure artean koordinaketa estua dagoela, material berdina erabiltzen dugula, hainbat proiektutan batera lan egiten dugula...Azken finean, hirurak bide berean goazela, norabide berean, ikastola bakoitzaren identitate propioa ahaztu gabe noski.
