2008-03-14

XXI VIANA HIRIA ARTISAUTZA AZOKA - XXI FERIA DE ARTESANÍA CIUDAD DE VIANA



Aste bukaera hontan Artisautza Azoka ospatuko da Vianan. Urtero erramu igandez ospatzen den azoka honek XXI. edizioa betetzen du aurten. Ikastolako guraso eta irakasleek antolatzen dute guztia eta lan askoren ondoren dena prest dago aste bukaera hontarako. Ea eguraldia lagun dugun!

Jarraian izango dugun egitaraua ikus dezakezue.

MARTXOAK 15, LARUNBATA:

Arratsaldeko 17tik 19tara, Foru Enparantzan

Herri jolas eta Jokoak (Kulki)

Ondoren ASKARI HERRIKOIA partehartzaile guztientzat.


19:30 tan: Navarro Villoslada Kultur Aretoan

Nafarroa Oinez 2007 bideoaren proiekzioa.


MARTXOAK 16, IGANDEA

Goizeko 11 etan
Foru Enparantzan

“Viana Hiria” XXI. ARTISAUTZA AZOKA-ren inaugurazio ekitaldia agintari eta antolatzaileen eskutik.

Erentzungo Eskortak” sariaren banaketa.


Goiz osoan zehar, Kultur Etxean, “Vianako txokoak” izeneko miniaturen erakusketa, Aurelio Gonzalez Pulgar-ren eskutik.


Ardo eta txistorra
pintxoak Azokako txosnan (Coso Enparantza)


- ARTISAUAK:

- 40 artisau baino gehiago, Viana, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Errioxa, Aragoi....

- Tradiziozko lanbideak: uhalgileak, beira, otarrak, larrua, egur tailua, egurrezko tornua...

Haurrentzako tailerrak: artisauek eta ikastolak jarritako tailerrak Foru Enparantzan.



- ESKUZ EGINDAKO ELIKADURA PRODUKTUAK:

Hainbat postu elikagai goxoekin:
gazta, eztia, patea, hestebeteak, txokolatea, euskal pastela, marmelada, kontserbak...


- IX NEKAZAL MAKINERIA ERAKUSKETA:

Goiz osoan zehar Coso Enparantzan
.

- MUSIKA ANIMAZIOA ETA EMANALDIAK:

Goiz osoan zehar giroa alaitzeko

-
“Ultreya Berri” txaranga.
-
“Xaiburu Trikitixa Eskola” trikitixa taldea.
-
“Erentzun Ikastola” dantza taldea.