Atzo irteera polit bat antolatu genuen ikastolako lagunek. Erentzungo eskortak dauden lekua bisitatu genuen zehazki. Goizeko 10ak pasatxo atera ginen udaletxeko plazatik eta 3km inguru ibili ondoren iritsi ginen aipatutako tokira.
Bertan, Felix Cariñanos, Vianako historialari famatu eta xelebreak, eskorten historiotxoa kontatu gintuen besteok adi adi ginen bitartean. Ondoren, hamaiketako goxoa eta bukatzeko ikastolako txikienentzako prestaturikoak: "Erentzungo eskorten amuletoa" prestatu genuen eta ondoren Bargotako Aztiak han inguruan bi pertzetan gordetako txanponen bila ihardun genuen, baita aurkitu ere! Eguerdi partean bueltatu ginen herrira, eguna iluntzen hasi zen eta euriak bidean harrapatu baino lehen ekin genion bueltako bideari.
Argazkian, atzo bildutako lagunak agertzen gara "Erentzun, Erentzun...." Argazki gehiago hemen.