2006-02-02

BITXIKERI BEROAK

Ba ahal zenekiten sumendiak mendi arrunt batzuk direla baina zulo batekin goian, krater izenekoa? Ba bai, kraterra tximinia izeneko hodi batekin lotuta dago, hodi hau magma izeneko likido baten gainean dago. Magma, arroka urtua da eta oso bero dago, mila graduko beroa izan dezake eta hau tximiniaz baliatzen da gora joateko ziztu bizian, kraterrera iristerakoan, hor dauden arroka guztiak airera bidaltzen ditu eta gero magma ateratzen da. Ikusten duzuenez sumendiek ez dute magma (laba) bakarrik botatzen, honetaz gain honako material hauek ere kanporatzen ditu: Arrokak (lehen esan bezala), lapilli, errautsa eta baita gas asko ere.