2017-11-05

SOIN HEZKUNTZAN ESKUBALOIA PRAKTIKATZEN / PRACTICANDO EL BALONMANO EN EDUCACIÓN FÍSICA

Aurreko astean, LH3 eta LH4ko ikasleok Soin Hezkuntzako klase berezia izan genuen ikastolan. Errioxako Sporting emakumezkoen eskubaloi taldeko jokalari batzuk eta entrenatzailea etorri ziren, kirol hau guk hobeto ezagutzeko asmoz. Bertan, kirol honen arau eta oinarrizko ezagutzak irakatsi zizkiguten, dinamika dibertigarri batzuen bitartez. Baloia zelaian zehar kontrolatzen, paseak egiten eta atezainari baloia jaurtitzen aritu ginen. Klasearen bukaeran ikasitakoa praktikan jartzeko asmoz, partidatxo bat jokatu genuen. 
Sporting taldekoek aipatu zuten helburua elkarlanean arituz kirol honetaz gozatzea zela, eta ederto erakutsi ere, guk halaxe egin baikenuen. Herrian eskubaloia praktikatzeko aukera badugula aipatu ziguten eta parte hartzera animatu gintuzten, ikastolan bultzatzen ditugun ohitura osasuntsuekin jarraitzeko asmoz. Eskerrik asko Sporting Errioxa taldeari etortzeagatik!


     


La semana pasada los alumnos y alumnas de 3º y 4º de Primaria, disfrutamos de una clase diferente de Educación Física. El equipo de balonmano femenino del Sporting de La Rioja, representado por dos jugadoras y su entrenador, acudieron a la Ikastola para enseñarnos algunas nociones básicas del deporte que ellos practican. Aprendimos a controlar y pasar el balón y a lanzar goles mediante divertidas dinámicas. Para poner en práctica todo lo aprendido, jugamos un partido y lo pasamos muy bien. 
Nos comentaron que el objetivo de la clase era que lo pasáramos bien jugando en equipo y respetándonos los unos a los otros y así fue como lo disfrutamos nosotros. Añadieron que en Viana también tenemos la oportunidad de seguir practicando y disfrutando de este deporte y nos animaron a hacerlo, con la intención de prolongar las costumbres saludables que se fomentan en la Ikastola. Muchas gracias al Sporting de La Rioja por acudir.