2017-12-13

CASTILLO SUAREZ IDAZLEA ERENTZUN IKASTOLAN- LA ESCRITORA CASTILLO SUAREZ EN ERENTZUN IKASTOLA

Gaur goizean Castillo Suarez idazlea izan dugu Erentzun Ikastolan. Paxkalin, Amalia eta Amelia, Krispeta hegalariak, Agur, Agur!, Ebelina mandarina eta Nemo kapitainaren azken bidaia liburuak irakurriak genituen, eta berarekin elkarrizketa izateko aukera izan dugu Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek.

Bere libururik gustukoenaz, idazle izatearen arrazoiaz, liburu bat egiteko eraman behar den prozesuaz eta beste hainbat gauza interesgarriren inguruan mintzatu da. Bukaeran bere liburuak sinatzen egon da. 
Bene-benetan plazer bat izan da bera bezalako idazle bat gure artean egotea eta ziurtatzen dugu irakurtzeko grina pizteko eta areagotzeko balio izan duela.



Hoy hemos tenido la visita de la escritora Castillo Suarez en Erentzun Ikastola. Habíamos leído algunos de sus libros: Paxkalin, Amalia eta Amelia, Krispeta hegalariak, Agur, Agur!, Ebelina mandarina y  Nemo kapitainaren azken bidaia y hemos disfrutado muchísimo escuchándola.
Nos ha hablado de sus libros favoritos, de la razón por la que decidió ser escritora, del proceso de una historia desde que surge la idea hasta que el libro llega a las librerías… Para finalizar nos ha firmado uno a uno los libros que habíamos leído en clase.
Un placer haber contado con esta autora y podemos certificar que ha servido para impulsar el gusto por la lectura en estos cursos de Educación Primaria.