2018-04-16

ARGIA, BEROA ETA SOINUA /// LUZ, CALOR Y SONIDO

Topera ibili gara 5. mailan aurreko ebaluazioaren bukaeran argia, beroa eta soinua aztertzen.

Esperimentu desberdinak egin ditugu gai zabal honen inguruan. Honela argiaren propietateak (islapena eta errefrakzioa) ikusi (eta ikasi) ditugu esate baterako. Baina ez gara hemen gelditu: beroa zer den aztertu dugu, ikastolan zertarako ditugun dilatazio juntak, oihartzuna zergatik sortzen den, baita ekaitza bat zenbat kilometrotara dagoen egin behareko kalkuluak ateratzen ere.

Ikusten duzuenez ikasitako kontzeptu guztiak errealitatearekin lotu ditugu, gure ingurua eta bertan gertatzen diren fenomenoak ulertzea funtzezkoa delako.



No hemos parado en 5º curso durante la evaluación anterior ya que hemos estado estudiando la luz, el calor y el sonido.

Se trata de un tema muy amplio que hemos abordado realizando diferentes esperimentos. Así hemos podido "ver", por ejemplo, las propiedades de la luz (reflexión y refracción). Además hemos aprendido que el calor es energía, para qué tenemos las juntas de dilatación en la ikastola, por qué se crea el eco, o qué cálculos debemos realizar para saber a cuántos kilómetros se encuentra una tormenta.

Todo esto lo hacemos uniendo los diferentes conceptos trabajado con la realidad, porque esto es básico para entender nuestro entorno. 

No hay comentarios: