2018-12-01

BERTSO SAIO BEREZIA IKASTOLAN / UNA SESIÓN DE BERTSOS ESPECIAL


6. mailako ikasleak lanpetuta ibili dira Euskara arloan ebaluazioan zehar. Bertsolaritzaren mundua aztertu dute, haientzat oso ezaguna ez zena, eta azterketa honetan bertsoak hiru osagai dituela aurkitu dute: errima, neurria eta melodia.

Hortaz, familia zerrendak osatu dituzte, oinarrizko neurriak ikasi (zortziko txikia, esaterako) eta euskal kantutegi tradizionaletik ateratako doinu desberdinak kantatu dituzte. Osagai hauekin euren bertsoak sortzen animatu dira, eta ez hori bakarrik ikastolako ikasle eta irakasleen aurrean aurkezten ere animatu dira: bertso saio itzel batean!

Emaitza polita izan da oso. Aspaldiko partez ez genuen honelakorik antolatzen Ikastolan eta ikasle eta irakasleek biziki gozatu dute gure "bertsolari berrien" bertsoekin. Zuek ere disfrutatuko dituzue bideoan klikatuz! Zorionak 6. maila.


Los alumnos de 6º han estado muy ocupados en el área de Euskera durante esta primera evaluación. Han estado estudiando el mundo del bertsolarismo, descubriendo que para crear un "bertso" se necesitan tres elementos: rima, métrica y melodía. 

Así pues, han aprendido diferentes familias de rima, las métricas más comunes (el "zortziko txikia", por ejemplo) y han cantado diversas canciones tradicionales para empaparse de distintas melodías. Con todo esto se han animado a crear sus propios "bertsos" y a cantarlos delante de toda la ikastola.

El resultado ha sido muy bonito. Hacía tiempo que no se realizaba una sesión de bertsos en nuestra Ikastola y tanto alumnado como hemos disfrutado de la misma. Podéis hacerlo vosotros también haciendo clic en el vídeo. Zorionak 6. maila!

No hay comentarios: